284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 10ean egin batzarrean, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2022. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Mankomunitateko 2022ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2021eko abenduaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2117215