284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Morentinen, 2021eko azaroaren 30ean.–Mankomunitateko burua, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2117033