284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udaleko alkate udalburuak, 2021eko abenduaren 2an, behean osorik ageri den dekretu hau eman zuen:

“Oporrak direla-eta, udal-mugartetik kanpo izanen naiz 2021eko abenduaren 23tik 31ra (biak barne). Hortaz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatearen eginkizun guztiak uztea Amador Labiano Goñi lehen alkateordearen esku aipatutako denbora-tartean: 2021eko abenduaren 23tik 31ra, alegia.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Edonola ere, eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea”.

Murillo el Fruton, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2117280