284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alloko alkatea Nafarroatik kanpo dagoenez, indarrean den legeria betetzeko eta udalerriaren beharrei ahal bezain laster erantzuteko, Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzen zaizkio lehen alkateorde Luis-Ramón Ciordia del Portillori, 2021eko abenduaren 6tik 8ra, biak barne.

Eskuordetze horrek haren ebazpena sinatzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz.

Allon, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2117062