284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako Kontzejuaren Kudeaketa Batzordeak, 2021eko abenduaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendazan, 2021eko abenduaren 5ean.–Batzordeko burua, Anaisa Carrasco Soto.

Iragarkiaren kodea: L2117092