284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2022rako lan-egutegia

Buñuelgo Udaleko alkateak azaroaren 30ean eman 2021/293 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Buñuelgo Udaleko langileen 2022ko lan-egutegia eta epeak kontatzeko egun baliogabeen deklarazioa:

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina).

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru lege horren bidez aldatu zen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), zeinak ezartzen baitu urtean 1.592 lanordu izanen dutela Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek.

Kontuan hartuz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2022an izango duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: San Anton (herriko jaia).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Benetako lanorduetatik gorako lanorduengatik, 4 egun ez dira laneguntzat joko, eta egun hauetan ezarriko dira:

–Urtarrilaren 7a.

–Uztailaren 26a (Santa Ana).

–Urriaren 31.

–Abenduaren 5a.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honetako aurreko apartuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Jendea bulegoetan hartzeko ordutegia, oro har, honako hau izanen da: 12:00etatik 15:00etara arte.

Zazpigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen % 50ek baino gehiagok ezin izango dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udaletxeko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2116977