2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez jakinarazten da ezen, Alkatetza honen abenduaren 7ko 1219/2021 Ebazpenaren bidez, alkate karguaren eginkizunak lehen alkateorde Pablo Arcelus Cavallerori eskuordetu zaizkiola, 2021eko abenduaren 9tik 10era, biak barne; hori guztia, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoarekin.
Barañainen, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2117258