284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

376/2021 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan kimikarien lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Horrez gainera, kalifikazio epaimahaian langileek izanen dituzten ordezkariak izendatzen dira eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna zehazten da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 7ko 193/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan kimikaria izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Deialdi hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruak azaroaren 2an emandako 344/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen erreklamazioak egiteko eta, akatsik izanez gero, haiek zuzentzeko. Ebazpen hori 2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16koan.

Erreklamazioak egiteko eta balizko akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, langileek kalifikazio epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko eguna zehaztea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan kimikarien lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proben bidez horrelako lanpostuetan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak osatzeko. Zerrenda hori eranskinean dago.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileek kalifikazio epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea: Carlos Bajo López jauna, epaimahaikide, eta M.ª José Lasa Gorráiz andrea, ordezko epaimahaikide.

3. Aditzera ematea oposizioaldiko ariketa 2022ko urtarrilaren 29an eginen dela, 08:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadiko campusa, z.g., Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko abenduaren 2an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Txanda irekia.

Onartuak:

ALFONSO GONZALVEZ, NURIA

ARRIAGA IZU, LORENA

BARADO PARDO, IRENE CRISTINA

BARROSO GONZALEZ, ANA ISABEL

BELSUE URQUIZU, VIRGINIA

BLANCO LATORRE, HUGO

DEL ALAMO ACARRETA, EVA MARIA

ECHARTE AYERRA, ANDREA

EGUARAS GOÑI, MAITANE

ELIZALDE LOPEZ, RAQUEL

ESPUELAS RUIZ, RAQUEL

FERNANDEZ ARELLANO, MARIA DEL ROSARIO

GARCIA MURILLO, VANESA

GIL SAN JUAN, SARA

HUARTE ELOSEGUI, AINHOA

IRIARTE SAEZ, GORKA

IZU ARBELOA, MIGUEL MARIA

MAISTERRA UDI, MAITANE

MARQUES ALBA, MIKEL

MURILLO ARBIZU, MARIA TERESA

NUÑEZ VALENCIA, BEATRIZ

OREJA ERROZ, MIREN BAKARNE

OSES FERNANDEZ, MARIA

REBOLE VILLAMAYOR, RICARDO

SANCHEZ LOPEZ, ANTONIO JOSE

SIERRA FERNANDEZ, SAIOA

TERREROS AGUINACO, ITZIAR

TIERNO VERA, ANA ISABEL

URTEAGA CONTIN, IDOIA

YOLDI SANGÜESA, MARIA

Baztertuak: Inor ez.

Igoera txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Desgaitasuna dutenentzako txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Aldi baterako barne igoerako txanda, NOPLOI.

Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2117054