282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea deialdi bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Lanpostuak A35 zenbakia du plantilla organikoan, eta deialdia argitaratu zen 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17an.

Hautaprobak bukaturik, deialdiaren 8.1.1 oinarrian adierazitakoarekin bat, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio Tokiko Gobernu Batzarrari, Román Chivite Fernández izendatzeko Cintruénigoko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu, lan-araubide finkoan, puntuaziorik handiena lortu baitu.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, deialdiaren 8.1.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2116965