282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Interesdunen epatzea, 2021eko Lan Eskaintza Publikoaren onespenari jarritako gora jotzeko errekurtsoan

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2021eko urriaren 19ko Probidentziaren bidez (8894 sarrera, 2021eko urriaren 26koa), Ana Belén Calvo Martínez andreak Alkatetzaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren (21-01248 zk.) berri eman zitzaion udal honi. Ebazpen horren bidez, 2021erako Lan Eskaintza Publikoa onesteari buruzko 2020ko abenduaren 28ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), hizpide duena Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea (279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik, xede dituena pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (39/2015 Legea, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), ediktu bidez argitaratuko da.

Honen bidez, interesdunak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean agertu ahal izateko, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren egoitzan, Iruñean, Iturrama karrikako 10ean (sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan bezala.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2021eko azaroaren 23an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116570