282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Dionisio Ruiz SLk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2021-000022

Instalazioa

Hondakin ez-arriskutsuen hondakindegia

Sailkapena

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

--

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

5.5

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

5.4

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 8. taldea

Titularra

Dionisio Ruiz, S.L.

Tokia

16. poligonoa, 241. eta 242. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 557.930,000 eta Y: 4.702.453,000

Udalerria

Viana

Proiektua

Hondakindegia baimentzeko baldintzak berrikustea, 646/2020 EDak ezarritakora egokitzeko

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm

Iruñean, 2021eko azaroaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2116879