282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2492/2021 EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Jorge Alcalde Unzu jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko apirilaren 13an emandako 782/2021 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 2049 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2021eko urriaren 22an egindako proposamena, Jorge Alcalde Unzu jauna Ekonomia Saileko “Analisi Ekonomikoaren Hastapenak” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta deialdian ezarritako epea igarota ez denez erreklamaziorik aurkeztu lanpostua betetzeko proposamenaren aurka.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Jorge Alcalde Unzu jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Analisi Ekonomikoaren Hastapenak” jakintza-arlokoa da, 2049 zenbakia du eta Ekonomia Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 19an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2117045