282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARANTZA

Zehapen jakinarazpena

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapena jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, ediktu hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arantzako udaletxeko iragarki-tauan.

Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, 20 egun naturaletan gauzatuko da diruzko zehapena La Caixako ES25-2100-5382-33-2200021926 kontu-zenbakian ordainduta edo posta bidezko igorpena eginda, honako hau adierazita: izen-abizenak eta ebazpen zenbakia. Aipatutako epea agortu eta zorra kitatu ez bada, premiadun-errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ordaindu beharko dira. Era berean, dirukoak ez diren zehapenak ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Halaber, aukera dago helegite hauetakoren bat jartzeko:

a) Berraztertzeko helegitea, egintzaren egile den organoan hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian hurrengo hilabetearen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Arantzan, 2021eko azaroaren 23an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

ESPEDIENTEA

Ebazpena: 118/2021. Titularra: Carlos Herrera Lesaca. Diruzko zehapena: 1.301 euro. Diruzkoa ez den zehapena: taxi lizentzia sei hilabetez kentzea.

Iragarkiaren kodea: L2116600