282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA
ADIF

Jendaurreko informazioa, proiektu honetarako okupatu beharra deklaratzeko: “Arga ibai gaineko zubia konpontzeko proiektua. Zaragoza-Altsasu trenbidea, Artederreta-Irurtzun tartea, 176+682 KP”

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. eta 19.1 artikuluak eta haiekin lotutako erregelamenduko artikuluak betez (1957ko apirilaren 26ko Dekretua), hamabost egun balioduneko jendaurreko epea hasiko da, aipatutako proiektuan zehazten diren lanen exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari buruzko iragarki hau argitaratu eta biharamunean, edozein pertsonak aurkez ditzan, idatziz, iragarki honetan argitaratzen den zerrendan egindako akatsak, egin badira, zuzentzeko behar diren datuak, edo, edukiari edo formari dagozkion arrazoiengatik, okupatu beharraren kontra ager dadin.

Hori dela eta, proiektu horren desjabetzeei buruzko dokumentazioa aztertu ahal izanen da Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan (Iruñeko Merindadeen plaza, z.g., 31071 Iruña), Azpiegitura eta Trenbideen Zuzendariordetzan (Erregearen pasealekua 32, 28008 Madril), Oltza Zendeako udaletxean Angulo kalea 2, 31171 Ororbia) eta ADIFen webguneko (www.adif.es) gardentasun atariaren “Informazio Publikoa” atalean.

Alegazioak Azpiegitura eta Trenbideen Zuzendariordetzara bideratuko dira (Erregearen pasealekua 32, 28008 Madril), honako aipamen honekin: “Okupatu beharra deklaratzeari buruzko jendaurreko informazioa. Arga ibai gaineko zubia konpontzeko proiektua. Zaragoza-Altsasu trenbidea, Artederreta-Irurtzun tartea, 176+682 KP”.

Alegazioak aurkezteko Estatuko administrazio orokorraren erregistro elektroniko orokorra ere erabiltzen ahalko da, helbide honetan:

https://rec.redsara.es/registro/action/are/acceso.do

Madrilen, 2021eko azaroaren 19an.–Kontserbazio eta Mantentze Lanetako zuzendari nagusia, Ángel Contreras Marín.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

Oltza Zendeako udal-mugartean

FINKA ZENBAKIA

POLIGONOA

LURZATIA

EGUNGO TITULARRA ETA HELBIDEA

DESJAB.

(m²)

ZORTASUNENA

(m²)

ALDI BATERAKOA

(m²)

GUZTIRA

(m²)

Y-31.1939-0001

2

299

Arazuriko Kontzejua, Landaben Ind., S-P

0

0

1.013

1.013

Iragarkiaren kodea: E2116880