282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 758. eta 761. Katastro-partzeletan. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2021eko azaroaren 4ko ohiko osoko bilkuran, Hydro Extruded Solutions Navarra enpresak sustatutako xehetasun-azterketari behin betiko onarpena eman zion. Horren arabera, eraikigarritasuna handitu gabe lerrokadurak birdefinituko dira Irurtzungo 2. poligonoko 758. eta 761. Katastro-partzeletan.

Argitara ematen da, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Irurtzunen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117121