282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Familia-langilearen lanpostu bat betetzeko deialdia. Izendapena

2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an, deialdi bat argitaratu zen, familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, Vianako Udalaren zerbitzura aritzeko. Bada, prozedura amaiturik eta ikusirik 2021eko azaroaren 18an kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorritako behin betiko emaitza eta jarraikiz deialdiaren 10.2 oinarrian xedatzen denari, alkate honek, azaroaren 29ko 739/2021 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Soraya Angulo Marzori adjudikatzea deialdiko lanpostu hutsa (familia-langilearena, eta 3-09 zenbakia duena Vianako Udalaren plantilla organikoan), bera izan baita 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an, argitaratuko deialdian puntuaziorik altuena lortu duena.

Bigarrena.–Interesdunak hilabeteko epea dauka, izendapenaren jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita, lanpostuaz jabetzeko, halaxe xedatuta baitago deialdiaren 10.3 oinarrian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2116907