282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Udaltzain-agentearen 2 lanpostu betetzeko deialdia. Praktiketako funtzionarioen izendapena

Kalifikazio epaimahaiaren proposamenari jarraikiz eta San Adriango Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiarekin bat etorriz (alkate udalburuaren uztailaren 2ko 141/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 24an), San Adriango Udaleko alkateak, 2021eko abenduaren 2an, ebazpen bat eman du, zeinaren xedapen zatia honako hau baita:

Lehena.–San Adriango Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren (alkate udalburuaren uztailaren 2ko 141/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 24an) hautaketa fasea gainditu duten izangaiak behin betiko onartzea Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan eta praktiketako funtzionario izendatzea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikita. Hauek dira gainditu duten izangaiak, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta:

1. YOSU BURGOS RONCAL.

2. IGNACIO ARNEDO HERNÁNDEZ.

Bigarrena.–Izendapenek Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa hasten denetik izanen dituzte ondorioak. Dena den, izangaiei ohartarazten zaie ikastaroan baja emateak zera eraginen duela: praktiketako funtzionario izaera galtzea eta hautaketa-prozesutik kanpo geratzea.

Ikastaroa egiten ari diren bitartean, izendatutako izangaiek C mailako hasierako soldatari dagokion ordainsaria jasoko dute, eta, hala badagokio, baita familia-laguntza ere, eta alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, salbu eta Nafarroako administrazio publikoetako eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren beste araubide batean afiliatuta badaude; kasu horretan, bietako bat aukeratu beharko dute, izendatu aurretik.

Praktiketako funtzionario izateak ez du eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik ematen. Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen menpe egonen dira, praktiketako funtzionario izaera dela-eta aplikatzekoak zaizkien horien menpe alegia, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 133/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenekin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiko kideei, udal kontu-hartzailetzari eta Nafarroako Segurtasun Eskolari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, agintzen da udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitara dadila.

San Adrianen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2117057