282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Udaltzain-agentearen 2 lanpostu betetzeko deialdia. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiaren proposamenari jarraikiz eta San Adriango Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiarekin bat etorriz (alkate udalburuaren uztailaren 2ko 141/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 24an), San Adriango Udaleko alkateak, 2021eko abenduaren 2an, ebazpen bat eman du, zeinaren xedapen zatia honako hau baita:

Lehena.–Carlos Ezquerro Garrido eta Gorka Busto Hidalga San Adriango Udaleko funtzionario izendatzea, hurrenez hurren, plantilla organikoan 15 eta 16 zenbakiak dituzten udaltzain lanpostuetan. Ohartarazten zaie hilabeteko epea dutela, ebazpen hau jakinarazten zaienetik aurrera zenbatzen hasita, lanpostuaz jabetzeko eta zinpeko aitorpen edo promesa hau egiteko: Nafarroako foru araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela. Dena den, lanpostuaren jabetza hartzen duten unetik beretik borondatezko eszedentzia egoera aitortuko zaie, eta ez zaie lanpostua gordeko. Izan ere, Udaltzaingoko beste kidego batzuetan ari dira lanean eta horietan jarraitu nahi dutela adierazi dute.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiko kideei, udal kontu-hartzailetzari eta Nafarroako Segurtasun Eskolari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, agintzen da udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitara dadila.

San Adrianen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2117053