282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Behin betiko zerrenda eta izendapen proposamena

Alkatetzaren otsailaren 19ko Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Faltzesko Udalean aritzeko udaltzain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, eta 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Prozedura amaituta, eta oposizioko proben azken kalifikazioa ikusita, alkatetzak ebazpen hau eman du:

“Faltzesko Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agente lanpostu bat betetzeko oposizioko laugarren proba (buruz buruko elkarrizketa) 2021eko urriaren 13an egin zen. Dagokion deialdia, hain zuzen, 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Proba horretan lortutako kalifikazioen behin-behineko emaitza eta azken puntuazioa (proba guztiak batuta) argitaratu ondoren, bost egun baliodun igaro dira eta ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, kalifikazio epaimahaiak emandako emaitza behin betikoa izanen da, ebazpen honen eranskinetan agertzen den bezala.

Bestalde, 2021eko azaroaren 24an, puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak, Fernando Orta Escalada jaunak, uko egiteko idazki arrazoitua aurkeztu zuen, lanpostua lortu baitu Iruñeko Udalak deitutako udaltzain oposizioetan.

Ondorioz, puntuazioen hurrenkeran bigarrena den izangaiari, Enrique Lezáun Fabo jaunari, eskatu zaio bere gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko proba medikoak egin ditzala, deialdi honen 3. oinarriko d) letran ezarritakoaren arabera, eta “gai” emaitza izan du.

Horiek guztiak horrela, eta deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Laugarren probaren (buruz buruzko elkarrizketa) behin betiko kalifikazioak onestea, eranskinean ageri baitira, Faltzesko Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agente lanpostu bat betetzeko oposizioan, eta Udalaren iragarki-taulan argitara daitezela agintzea.

Bigarrena.–Behin betiko emaitzak onestea izangai guztien azken puntuazioarekin, ariketa desberdinetan lortutakoa batu ondoren, eranskinean agertzen den bezala, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta.

Hirugarrena.–Izangaien artean puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak, Fernando Orta Escalada jaunak, ebazpen honen aurrekarietan azaldutako arrazoiak direla-eta aurkeztu duen ukoa onartzea.

Laugarrena.–Enrique Lezáun Fabo jauna udaltzain-agente izendatzea, Falcesko Udalaren zerbitzura aritzeko, berak lortu baitu bigarren azken puntuaziorik altuena izangai guztien artean, 2021eko abenduaren 16tik aurrerako ondorioekin. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolara joan beharko du polizientzako oinarrizko prestakuntza jasotzera, deialdi honetako 7.3 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu du eta.

Bosgarrena.–Ebazpen hau udalaren iragarki-taulan eta web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta erabakitakoaren berri ematea, legeak agindu bezala, Enrique Lezáun Fabo jaunari eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari.

I. ERANSKINA

Udaltzain-agentea: laugarren probaren behin betiko emaitzak

IZANGAIAK

BURUZ BURUKO ELKARRIZKETA

Jacobo Albisu Fernández de Arcaya

7,85 puntu

Fernando Orta Escalada

7,50 puntu

Fco. Javier Enériz Villafranca

7,50 puntu

Enrique Lezáun Fabo

7,02 puntu

Karina Manrique Laurentie

6,83 puntu

Jonás González García

6,74 puntu

Sandra Bernal Martín

6,26 puntu

Mikel García Juguera

No comparece

II. ERANSKINA

Udaltzain-agentea: azken emaitza

IZANGAIAK

1. PROBA

3. PROBA

4. PROBA

PUNTUAK, GUZTIRA

1. Fernando Orta Escalada

88

27,27

7,50

122,77

2. Enrique Lezáun Fabo

88

26,36

7,02

121,38

3. Jacobo Albisu Fernández de Arcaya

80

30,00

7,85

117,85

4. Sandra Bernal Martín

84

27,27

6,26

117,53

5. Fco. Javier Enériz Villafranca

76

26,36

7,50

109,86

6. Jonás González García

74

24,55

6,74

105,29

7. Mikel García Juguera

80

24,55

0,00

104,55

8. Karine Manrique Laurentie

70

26,36

6,83

103,19

Faltzesen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2116905