282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Izendapena

2020eko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean, Cortesko Udalaren zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2021eko azaroaren 29ko 485/2021 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Félix Alduán Rincón izendatzea, puntuazio handiena lortu duen izangaia izateagatik.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2116863