282. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, kargutik kentzen duena Luis Calatayud Yuste jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zerbitzuetako zuzendariak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko azaroaren 24an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Luis Calatayud Yuste jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2021eko azaroaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2116749