281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Baztango udal-mugartean Uzketa 2 3601 ikerketa-baimena berrezartzeko planari buruzkoa.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 70. artikulua eta ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua aplikatuz (erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meatzaritzako jarduerek eragindako guneak babestu eta birgaitzeari buruzkoa), jendaurrean jartzen da goian aipatutako meatzaritzako ikerketa-baimena berrezartzeko plana.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, edo, bestela ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/permiso-investigacion-minera-uzketa-2-baztan

Iruñean, 2021eko azaroaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2116559