281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Biztanleen erroldan ofiziozko bajak emateko jakinarazpena

“Baztango Udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajen espedienteak” ezin izan ditugunez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

1.–Honako pertsonei ofiziozko bajen espedienteak irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ABIZENAK-IZENA

27/2021

MALDONADO GRADIZ, ALICIA SARAHI

28/2021

NEQROUZ, MODAMMED

29/2021

MURILLO ELVIR, JOSE GERARDO

30/2021

MAHIEDDINE, MOHAMED AMINE

Bigarrena.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian/Salan, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2021eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2117305