281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Kamioiendako aparkalekuen 2021eko kuota borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko urtarrilaren 15an bukatuko dela kamioiendako aparkalekuen 2021eko kuota borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko abenduaren 15an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117286