281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Toki-erakunde honek, 2021eko irailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 1-2021 aldaketa egiteko espedientea, aurrekontua betearazteko oinarrietako 9., 10., 13. eta 15. oinarriei buruzkoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da erakundearen Idazkaritzan, Ameskoabarreneko udaletxean, hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, eta erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarra hartuko du jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren.

Ameskoabarrenean, 2021eko abenduaren 13an.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2117340