281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 63., 59. eta 77. artikuluetan. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2021eko urriaren 29ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 63., 59. eta 77. artikuluak.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez jartzeko tramitea; epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Jaitzen, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2116577