281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, UT-2 unitatearen 3. sektoreko 1141., 1142., 1326., 1327., 1328. eta 1329. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalaren Tokio Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, UT-2 unitatearen 3. sektoreko 1141., 1142., 1326., 1327., 1328. eta 1329. lurzatiei dagokiena, Marta Aisa Esparza andreak sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2116984