281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lezkairuko L-38.5 lurzatiaren Udalaren partaidetza Iruñeko Udalaren eta Promociones OCEC SAren artean zuzenean besterentzeko hitzarmena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-NOV-21 (3/US).

Ikusirik Promociones OCEC SA enpresak 2021eko urriaren 19an aurkeztutako eskaera, Iruñeko Udalaren jabetzakoa den L-38.5 lurzatiaren % 2,05eko partaidetza zatiezina erosteko; ikusirik Lezkairuko L-38.5 lurzatiaren Udalaren partaidetza Iruñeko Udalaren eta Promociones OCEC SAren artean zuzenean besterentzeko hitzarmena; ikusirik Hirigintza Kudeaketako zuzendariaren 2021eko azaroaren 10eko balioespen-txostena, eta bat etorriz 2021eko azaroaren 11ko txosten juridikoarekin, honako hau erabakitzen da:

1.–Besterengarri deklaratzea Udalaren jabetzako L-38.5 lurzatiaren % 2,05 Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozko lurzatia da.

2.–Hasiera batez onestea Lezkairuko L-38.5 lurzatiaren Udalaren partaidetza Iruñeko Udalaren eta Promociones OCEC SAren artean zuzenean besterentzeko hitzarmena.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ukitutako guztiei jakinaraztea.

4.–Promociones OCEC SAri eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2116584