281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Eskumenaren eskuordetze berezia, bizikleta bidea eraikitzeko proiektuan. Lesaka Europako Eurovelo bizikleta bideen sarearekin lotzea

2021eko uztailaren 29ko Osoko Bilkuran bizikleta bidea eraikitzeko proiektua gauzatzea onartu zen, Lesaka Europako Eurovelo bizikleta bideen sarearekin lotzeko, Proyectos, Estudios y Construcciones SA enpresak eta Servicios de Ingeniería y Comerciales SA enpresak idatzia.

2021eko abuztuaren 19ko iragarkiaren bidez, jendaurrean jartzen da proiektuari lotutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 eguneko epean (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 154. zenbakian argitaratua), eta banan-banan jakinarazi zen ukitutako jabeei.

Nafarroako Gobernuaren 2021eko urriaren 27ko erabakiaren bidez, proiektu hori gauzatzeak eragindako ondasun eta eskubideen okupazioa presazkotzat jotzen da nahitaezko desjabetzea egiteko.

2021eko azaroaren 3ko 527/2021 ebazpenaren bidez ebatzi zen proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko azaroaren 30ean Lesakako Udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzeko.

Alkatetza honek 2021eko azaroaren 26an, 574/2021 ebazpenaren bidez,

EBATZI DU:

1.–Proiektu hori desjabetzeko aurretiazko aktak Mattin Etxabide Gartzia alkateordeari eskuordetzea, 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2.–Ebazpena Udal iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bere ondorioak sor ditzan, eskuordetze ebazpena sinatzen den egunetik aurrera izanik eraginkorra.

3.–Erabakia Mattin Etxabide Gartzia alkateordeari jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako.

4.–Erabakia Udalbatzari jakinaraztea, egiten den hurrengo bilkuran.

Lesakan, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2116937