281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 536. lurzatian. Hasierako onespena

Gallipentzuko alkateak, 2021eko abenduaren 2an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Galipentzuko 4. poligonoko 536. lurzatirako xehetasun-azterketa, Patricia Gijón Morenok sustatuta. Azterketa Arturo García Martínez de Baroja arkitektoak idatzi du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Galipentzun, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2117031