281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, nekazaritzako eraikuntzei buruzkoa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko azaroaren 19an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa Funesko arau subsidiarioetako hirigintzako determinazio egituratzaileetan, lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako eraikuntzei dagokienez (bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluak 77.2 artikuluari buruz xedatuarekin), eta, orobat, Ingurumen-ondorioen azterketa, hori ere testu horretan jasotzen baita.

Bigarrena.–Espediente osoa, Udal Plan Orokorra eta ingurumen-ondorioen azterketa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuta, hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria bete beharrez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. artikuluarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–Urtebetez bertan behera uztea lur eremuen partzelaziorako eta eraikuntzak eta eraispenak egiteko lizentziak ematea honako lur eremu hauetan: planeamenduaren xedeko izanik determinazio berriek indarra duen hirigintzako araudia aldarazten duten haietan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.2 artikulua).

Laugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostena eskatzea Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateari, udalerria haren partaide baita, planeamenduaren aldaketak ukitzen dituen udal zerbitzu mankomunatuen gainean (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 artikulua).

Orobat, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketa igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak jaso ditzan haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.9 artikulua).

Bosgarrena.–Erabaki hau egokiro betearazteko jarduketa guztiak egin beharrez behar diren guztiak egiteko ahalmena ematea alkateari.

Funesen, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116826