281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Udaleko osoko bilkurak 2021eko azaroaren 30ean onetsi ondoren, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin, Fiteroko balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, horretarako, iragarkia udalaren ediktuen taulan eta web-orrian ere argitaratuko da. Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Fiteron, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2116956