281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena, Antxorizko UB-3 unitatean. Hasierako onespena

Esteribarko Alkatetzak 2021eko azaroaren 23an emandako 465/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da espediente hau: “Birpartzelazio proiektua eta hirigintza-hitzarmena, Esteribarko Udalari dirutan ordaintzeko hirigintzako aprobetxamenduaren % 10eko lagapena, dagokiona Antxorizko (Esteribar) UB-3 exekuzio unitateari (5. poligonoko 18 zenbakidun katastroko lurzatia)”. Sustatzailea Ana Isabel Lozano Medina andrea da.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako xedapen hauen ondorioetarako: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3-b, 96.3-c, 25., 26. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta, orobat, arau horren 149. artikulutik 156.era bitartekoak, 168. artikulutik 170.era bitartekoak eta 72., 74. eta 79. artikuluak.

Esteribarren, 2021eko azaroaren 23an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2116579