281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Udal Planeko 5. poligonoko 238. lurzatian. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko urriaren 7ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa antolamenduko determinazio egituratzaileetan, Lizarrako Udal Plan Orokorrean, udal katastroko 5. poligonoko 238. lurzatian; 2021eko irailaren 9an udal erregistroan aurkeztutako dokumentazioaren arabera, “Seirak Bat SL” merkataritza-sozietateak egin zuen eskaera Lizarrako kanpina handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2116586