281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aurizberriko 9. poligonoko 78. lurzatiko xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Ruben Salon Chicek Aurizberriko 9. poligonoko 78. lurzatian sustatu duen xehetasun-azterketa hasiera batean onetsi ondoren, aditzera ematen da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen dela 20 egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak Erroibarko Udalaren Sarrera Erregistroan (Frantziako errepidea z.g. Lintzoain, Nafarroa) aurkeztu ahalko dira.

Erroibarren, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2116932