281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Lurzatiak okupatzea, instala daitezen baliabide eolikoak neurtzeko bi dorre (15. poligonoko 458. lurzatia eta 18. poligonoko 544. lurzatia). Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 11.400 metro koadroren okupazioa Cascanteko herri-lurretan, 15. poligonoko 458. lurzatian eta 18. poligonoko 544. lurzatian. Enhel Green Power enpresak okupatuko du, instalatzeko baliabide eolikoak neurtzeko bi dorre.

2.–Onestea lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria.

Jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek aurkez ditzaten, aldi horretan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo kexak.

Cascanten, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2116969