281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

13. poligonoko 948. lurzatiaren okupazioa Espartal alderdian, instala dadin baliabide eolikoak neurtzeko dorre bat. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 11.400 metro koadroren okupazioa Cascanteko herri-lurretan, 13. poligonoko 948. lurzatian. Enhel Green Power enpresak okupatuko du, instalatzeko baliabide eolikoak neurtzeko bi dorre.

2.–Onestea lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria.

Jendaurrean edukiko da 15 egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek aurkez ditzaten, aldi horretan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo kexak.

Cascanten, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2116968