281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, kontuan harturik Lurraldearen Antolamenduko Departamentuaren txostenean proposatutako aldaketak funtsezkotzat jo daitezkeela, erabaki zuen hasiera batez onestea Zarrakazteluko Udal Plan Orokorraren dokumentu berria, non jasotzen baitira aldaketa horiek eta, herritarrek proposaturik, onetsi diren alegazioak.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.11 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Zarrakazteluko Udalaren Hirigintza Plana berriz jartzen da jendaurrean hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zarrakaztelun, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2116908