281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

94/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Azaroaren 18ko 83/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, 2020ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2020ko lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen baitako Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela zehaztea 2020ko lan eskaintzan sartu diren maisu-maistren ehun eta laurogeita bederatzi lanpostu hutsei dagozkien espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautapen proben deialdian sartu ahal izateko.

Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hamazazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuko maisu-maistren lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, zehaztu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz). Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34746, 34749, 34765, 34790, 34791, 34802, 34946, 34975, 35051 eta 35098.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (gaztelaniaz). Hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31921, 31957, 31959, 32060, 32113, 32166, 32223, 32233, 32302, 32333, 32378, 32393, 32594, 32619, 32698 eta 32760.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32802, 32826, 32861 eta 32903.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz). Laurogeita zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 35278, 36448, 36504, 36865, 36880, 36884, 36899, 36910, 37066, 37158, 37235, 37277, 37292, 37318, 37321, 37331, 37367, 37376, 37383, 37389, 37390, 37394, 37482, 37506, 37508, 37511, 37524, 37535, 37546, 37548, 37551, 37552, 37556, 37560, 37563, 37565, 37571, 38079, 38111, 38120, 38121, 38123, 38128, 38130, 38134, 38141, 38144, 38161, 38163, 38166, 38168, 38193, 38241, 38250, 38252, 38257, 38286, 38291, 38306, 38317, 38322, 38330, 38353, 38354, 38356, 38358, 38361, 38363, 38364, 38365, 38370, 38374, 38377, 38378, 38386, 38389, 38394, 38396, 38410, 38412, 38413, 38420, 38423, 38424, 38427, 38436, 38443 eta 38450.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (euskaraz). Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 35191, 35259, 35261, 38455, 38463, 38465, 38469, 38470, 38475, 38476, 38484, 38486, 38487, 38489 eta 38490.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz). Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32934, 32957, 32972, 32982, 32986 eta 33003.

–Maisu-maistrak. Espezialitatea: Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz). Berrogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 33010, 33156, 33168, 33205, 33226, 33254, 33332, 33430, 33457, 33526, 33588, 33594, 33596, 33609, 33621, 33633, 33666, 33733, 33752, 33769, 33784, 33824, 33827, 33847, 33878, 33922, 33998, 34058, 34062, 34065, 34102, 34121, 34149, 34153, 34205, 34242, 34306, 34348, 34392, 34397, 34398, 34399, 34476, 34542, 34556, 34559, 34583, 34631, 34677 eta 34694.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116351