281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza-hitzarmena, 6. poligonoko 43. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Baztango Udalaren eta Navarra de Suelo y Vivienda SAren (Nasuvinsa) arteko hitzarmena, Baztango 6. poligonoko 43. lurzatiarentzat.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2117016