281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Arguedasko Udal Plan Orokorrean. Aldaketa Idoia Delgado Berruetak sustatu du, eta hirigintzako araudi partikularraren 2. tituluko 3. kapituluko 111. artikuluari dagokio.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2117025