281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Antsoaingo Udalaren Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egon da hilabete batez, iragarkia 2021eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7koan, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan planaren aurka inolako erreklamazio, kexa edo ohartarazpenik aurkeztu ez denez, bidezkoa da argitaratzea.

Antsoainen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116997