281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa egituratzailea “Resa I” aztarnategi arkeologikoa mugatu eta hura babesteko araubidearekin lotutako Udal Planean. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: hasiera batez onestea Andosillako Udal Planaren aldaketa egituratzailea. Andosillako Udalak sustatu du aldaketa hori, eta “Resa I” aztarnategi arkeologikoa mugatzeari eta hura babesteko araubideari buruzkoa da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2021eko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2116853