281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

93/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hamazazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

• Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

  • Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 2469 zenbakia duena.
  • Zerbitzu orokorretako arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberrin eta plantilla organikoan 10212 zenbakia duena.
  • Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, destinoa Erriberrin eta plantilla organikoan 2556 eta 4919 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

• Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

  • Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11247 zenbakia duena.
  • Nekazaritzako jardueretako ofizialak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Erriberrin eta plantilla organikoan 11248, 11249 eta 11250 zenbakiak dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116352