281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

92/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoarekin adostuta, erakunde autonomo horien plantilla organikoa aldatzea proposatzen du, epai bat betetzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hamazazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoko lanpostu batzuen araubide juridikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

–Osasun Departamentua.

• Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

  • Lan araubidea esleitzea erdi mailako teknikari lanpostu huts bati; plantilla organikoan 68988 zenbakia du.

• Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

  • Oinarrizko Osasun Laguntza:
  • Lan araubidea esleitzea erizain lanpostu huts bati; plantilla organikoan 67851 zenbakia du.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko azaroaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2116353