280. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO BIGARREN ALDIA: “Muruarte Solar II” eguzki instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak Añorbe, Tirapu, Biurrun-Olkotz eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan. Mes Solar XVII SL da sustatzailea. (5086-CE espedientea).

2021eko martxoaren 1ean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (errege dekretu horren bidez energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta argindar instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), jendaurrean jarri zen Mes Solar XVII SLk 2020ko abenduaren 16an aurkeztutako eskaera, “Muruarte Solar II” instalazio fotovoltaikoaren espedienteari buruzkoa (5086-CE).

–Eskatzailea: Mes Solar XVII SL.

–Instalazioen deskribapena: “Muruarte Solar II” eguzki instalazio fotovoltaikoa, 11,84 Mwp-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak.

–Xedea: proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa bigarren aldiz jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa ikusgai egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, baita helbide honetan ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/muruarte-solar-ii-parke-fotovoltaikoa-aldatua-espediente-5086-ce, kontsultak egin ahal izateko.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 24an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2116782