280. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3114/2021 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (441/2021 prozedura arrunta).

Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 7ko 203E/2021 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen María Begoña Ruiz Malagón andreak, Erizaintzako Teknikarien Sindikatuko idazkari probintzial gisa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 441/2021 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak jarri du errekurtso hori.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Nafarroako Erizaintzako Teknikarien Sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2117050