280. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3057/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Maite Salas Armendáriz andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 735E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erdi mailako teknikari-osasun hezitzailearen lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Deialdi hori 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.

Irailaren 12ko 3115E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3435E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 2168/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 31koan), funtzionario izendatu ziren eta lanpostua esleitu zitzaien.

Aurrerago, igoera txandako María Esther Areta López andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, jabetza hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan ari baitzen zerbitzuak ematen.

Bete beharreko lanpostua euskarazko B2 jakite-maila duen lanpostu elebiduna denez, eta igoera txandan gainditutakoen zerrendako hurrengo pertsona bakarrak ezagutza hori egiaztatzen ez duenez, bidezkoa da baja hori txanda irekian gainditu dutenen zerrendan baldintzak betetzen dituen hurrengo izangaiarekin betetzea, eta horretan oinarrituta, 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, Maite Salas Armendáriz andrearen izendapen osagarrirako proposamena argitaratu zen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maite Salas Armendáriz andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuan aritzeko, eta B2 euskara-jakite maila duen 67912 lanpostu huts elebiduna esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Adieraztea Maite Salas Armendáriz andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2116532