28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-784

Nafarroako Toki Azpiegiturak, SAk (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak SA (NILSA).

Xedea: Tuterako araztegiko ekaitzetarako tanga hobetzeko lanetarako baimena: garbiketa sistema, by-pass-a eta urbanizazioa.

Lanen xedea da Tuterako (Nafarroa) araztegiko ekaitzetarako tangaren ontzia garbitzeko sistema hobetzea, oraingo ganbera aldatuta. Horrez gain, by-pass bat eginen da, sistema bereizteko, eta horrela mantentze-lanak egiteko; tangaren inguruan urbanizazio lanak eginen dira, zehazki, zoladura ematea, garbiketako uraren sarea, argiteria eta itxitura, dena NILSAk 2020ko abuztuan egindako agiri honen arabera: “Tuterako araztegiko ekaitzetarako tanga hobetzea: garbiketa sistema, by-pass-a eta urbanizazioa”.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2101182