28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-OC-528 eta 2020-OC-529

Rufino Aramendia Martínezek, María Carmen Aramendia Martínezek eta José María Aramendia Martínezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José María Aramendia Martínez, María Carmen Aramendia Martínez, Rufino Aramendia Martínez.

Xedea: zuhaitzak moztu eta landatzea 1,79 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 1,29 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Alderdia: El Prado, Entremolino eta Lizaiko; poligonoa: 1; lurzatia: 117, 118, 140, 149 eta 344.

Udalerria: Abaigar (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, eta scdph-obras@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenen eskura.

Zaragozan, 2020ko abenduaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2101053